2017/02/02

Lanbidek bere bulegoen zerbitzuak Sondikako kaleetara hurbilduko ditu

-

Sondikan, gure ardura nagusienetariko bat langabezian dauden gure 226 auzokideak dira, eta gure lehentasunetariko bat ere bada. Hori dela eta, Lanbideren Puntu Mugikorrak 2017. urtean udalerrian kontsultak erantzuten jarraituko du.


Zein zerbitzu eskaintzen ditu?

Bulego finko batean eskaintzen diren tramite bardinak, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eskatzea izan ezik.

Bi ordenagailu sondikoztarren eskura.

Hamabost egunez behingo zerbitzua, ostegunetan 09:00etatik 13:00etara, Goiri Erdikoa kalean.


Puntu Mugikorrak Sondikan

  • Otsailak 2 eta 16
  • Martxoak 2, 16 eta 30
  • Apirilak 27
  • Maiatzak 11 eta 25
  • Ekainak 8 eta 22
  • Uztailak 6 eta 20
  • Abuztuak 3, 17 eta 31
  • Irailak 14 eta 28
  • Urriak 26
  • Azaroak 9 eta 23
  • Abenduak 7 eta 21

Atzera