3.5 Zorra

Erakunde batek bere gain hartutako ordainketa-obligazioen multzoa da zorpetzea, epea amaitu aurretik kitatu beharrekoa. Zorrak 2 motatakoak izaten dira:
  • Finantza-zorra. Finantza-kostua (interesak) jasaten duena da. Maileguak eta jesapenak finantza-zorraren adibide dira, besteak beste. Epe luzeko nahiz laburreko eragiketak izan daitezke.
  • Merkataritza-zorra. Pasiboa, normalean kosturik gabekoa, hornitzaileekin egindako epe laburreko eragiketen ondoriozkoa, gehienbat.
Merkataritzako eragiketetan berankortasunari aurre egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatu zuen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen arabera, administrazio publikoen merkataritzako zorrak ordaintzeko epe orokorra 30 egunekoa izango da gehienez, ordaintzeko obligazioa onartzen denetik zenbatzen hasita. Gainera, obligazio hori 30 eguneko epean egin beharko da gehienez, faktura jasotzen denetik zenbatzen hasita.

Gaur egun, Sondikako Udalak EZ du finantza-zorrik.
Eguneratuta
Atzera