Gardentasuna: zer den eta zein ondorio dituen


Gardentasun politikoa honela definitu daiteke: “gobernuek beren ekintza guztien berri eta, bereziki, diru publikoarekin egiten duten erabileraren berri herritarrei emateko duten betebeharra”.

Ezartzen den oinarrizko araudia Gardentasunari, Informazio Publikorako Sarbideari eta Gobernu Onari buruzko 19/2013 Legearen ondorioa da, eta, hari jarraiki, 2015eko abendutik aurrera, tokiko erakundeek gardentasun aktiboko edukiak eman beharko dituzte argitara.