7.1 Hirigintza

Lurraldearen antolamenduaren bidez, espazio geografikoan proiektatzen dira gizarteak dituen politika sozialak, kulturalak, ingurumenekoak eta ekonomikoak. Hortaz, bere tresnak ezinbestekoak dira lurraldearen etorkizunari begira.

Abiaburu gisa hartuta lurraldearen antolamenduan ezinbestean hartu behar direla aintzat prozesu sozialen eta ekonomikoen dinamika gidatzen duten faktoreak eta joerak, espazio eta gizarte horrek dituen ezaugarrietan oinarrituta, lurraldearen ikuspegitik lortu nahi diren helburuetara egokitu ahal izateko, nabaria da erabakiak hartzeko, eta, orobat, erabakiak prestatzeko eta eragiten dituzten efektuak ebaluatzeko modua bideratzen duten jarraibideek ezinbestean bilatu behar dutela prozesu horien interpretazio zuzenaren eta haien inpaktuen kalitate sozio-espazialaren artean behar den koherentzia. Hortaz, herritarren parte-hartzea eta gardentasuna oso garrantzitsuak dira lurraldearen antolamenduaren esparruan.

Jarraian, Sondikako Udalari dagozkion eta lurralde-antolamenduarekin zerikusia duten dokumentu nagusiak ikusteko sarbidea jaso dugu.


Loturak:

Hirigintzako plangintza
Bilbo Metropolitarraren Lurraldeko Plan Partziala (mapa)

Eguneratuta
Atzera