7.3 Ingurumenari buruzko informazioa

Gero eta kezka handiagoa hartu ohi da bizitzako baldintzez, oro har, eta ingurumenaren kalitateaz, bereziki. Horregatik, oso garrantzitsua da herritarrek ingurumenaren kalitateari buruzko informazio gardena eskura izatea.

Sondikako Udalak ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin duen konpromisoa gauzatzeko, 2003tik aurrera, Udaltalde 21 Txorierri lantaldean hartzen du parte. Bertan, Txorierriko Mankomunitatea eratzen duten 6 udalak daude sartuta, eta, haren bidez, garapen iraunkorreko eredu bat diseinatu nahi da, Mankomunitatea eratzen duten sei udalerrietan Tokiko Agenda 21 ezartzeko.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea du, Euskal Autonomia Erkidegoan kutsadura-mailak kontrolatzeko eta zaintzeko tresna, autonomia-erkidegoek airearen kalitatea beren lurraldean ebaluatzeko duten betebeharra betetzen duena. 

Loturak:

Udalak Ingurumenari lotutako politikak eta programak

Udaltalde 21 Txorierri lantaldearen informazioaren lotura

Eusko Jaurlaritzaren airearen kalitateari (denbora errealean) buruzko aplikazioaren lotura

Ingurumen dokumentazioa

Eustat - Airearen kalitatea euskal udalerrietan 2005-2013

Eguneratuta
Atzera