HURRENGO DEIALDIAK


xabier_zubiaur_agirre_sondika

Hurrengo deialdia prestatzen ari gara.

Topaketa birtualak komunikatzeko era berriak eskaintzen ditu. Sondika Zabaltzen plataformak sustaturiko ekimen hau herritar guztientzat zabalik dago, eta administrazioa auzotarrei gerturatzea du helburu.

Nahi duten guztiek galderak egin ahalko dizkiote alkateari, zuzenean, hark erantzun ditzan. Kasu honetan, konexioa irekia izango da: Sondikako egoiliarrek nahiz Sondikatik kanpo bizi direnek parte hartu dezakete, baina udalerriari buruzko galderak eginez, betiere.

Zuzenean konektatzeko aukerarik ez dutenek edota topaketa egunera arte itxaron nahi ez dutenek beheko aldean utzi ahal izango dituzte galderak. Galdera horiek gorde egingo dira, gero zuzeneko topaketan erantzun ahal izateko.


Galderen erantzun guztiak webgunean egongo dira ikusgai, Aurreko Topaketa Birtualak izeneko atalean; modu horretara, zuzenean jarraitzeko aukerarik izan ez dutenek ere alkateak zer erantzun duen jakin ahalko dute.

Zabaldu topaketak eta anima zaitezte parte hartzen.

Itxaroten zaitugu!