4.1 Ondasunak eta zerbitzuak kontratatzea

Ondasunen eta zerbitzuen kontratazioa udal-kudeaketan garrantzi handiena duen jardueratako bat da. 

Ondasunak eta zerbitzuak kontratatzean, ezinbestean bete behar dira lizitazioen sarbiderako askatasuna, publizitatea, prozeduren gardentasuna, hautagaien arteko bereizkeria eza eta tratamendu berdina. Bestalde, aurrekontuen egonkortasunari eta gastua kontrolatzeko helburuari lotuta, ondo bermatu behar da obrak egiteko, ondasunak eskuratzeko eta zerbitzuak kontratatzeko funtsen erabilera eraginkorra, eta, horretarako, argi eskatu behar da bete beharreko beharrizanak aurrez definitzeko, lehia askea babesteko eta ekonomikoki onuragarriena den eskaintza hautatzeko.

Ondasunen eta zerbitzuen kontratazioan ezarri beharreko oinarrizko araudia azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua da, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartu zuena. 

Jarraian, informazio garrantzitsua jaso dugu Sondikako Udalak egindako ondasunen eta zerbitzuen kontratazioari buruz.

Loturak:

Kontratugilearen profila
Kontratuak

Eguneratuta
Atzera