1.8 Antolakuntza eta giza baliabideak

Gainerako erakunde publikoek eta pribatuek bezala, Sondikako Udalak bere funtzionamendua antolatu behar du, kudeaketa eraginkorra izateko, herritarren beharrizanak bete, eta udalerria garatu ahal izateko. Hemen bere organigrama ikusi daiteke.

Lanpostuen zerrenda da langileak antolatzeko erabiltzen den tresna teknikoa. Zerbitzuan dauden beharrak eta postu bakoitza betetzeko dauden eskakizunak hartzen ditu aintzat. 

Udalean eta haren mendeko erakundeetan lan-eskaintza, hautaketa eta kontratazioa egiteko, indarrean dagoen araudia betetzen da, eta horren inguruko albisteak ondorio horretarako dauden bideetan ematen dira argitara: iragarki-oholean, udalaren web atarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.

Hauek dira Sondikako Udaleko lan-harremanak arautzen dituzten tresna nagusiak: apirilaren 12ko 7/2007 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuarena; eta UDALHITZ, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko erakundeetan lan-harremanetarako esparrua eratzeko protokoloa.
Eguneratuta
Atzera