1.7 Konfiantzako postuak

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen arabera, administrazio publikoko langileak honela sailkatzen dira:
  • Karrerako funtzionarioak.
  • Bitarteko langileak.
  • Langile lan-kontratudunak, finkoak, mugagabeak edo aldi baterakoak.
  • Behin-behineko langileak.
Jasotako izendapenaren bidez eta era ez-iraunkorrean, behin-behineko langileek berariaz egiten dituzte konfiantzazko zeregin edo aholkularitza berezi gisa sailkatuta dauden jarduerak, ez besterik; eta jasotzen duten ordainsaria aurrekontuetan xede horretarako jasota dagoen kredituen kargura doa.

Sondikako Udalak gehienez konfiantzako 3 kargu izan litzake, baina gaur egun EZ du era honetako batere kargurik.
Eguneratuta
Atzera